top of page
P1140877_edited.jpg

Arriskua eta hausnarketa beste planeta batetik iritsi berri den zirku moduan agertzen dira

'Printze Txikia'-n inspiratutako pertsonaia da Pampop. Beste planeta batetik etorri da lagun berriak egin eta munduko ohiturak ezagutzera. Jakinmin handikoa da eta gure gizartea ulertu nahian, publikoari galdera xelebre eta paradoxikoak botako dizkio (Noraino garbitzen dute burusoilek burua? Zergatik txikitzen dira artilezko jertseak garbigailuan eta ardiak ez?...). Bere planetan egiten duten bezala, barnean dituen gogoeta eta zalantzak kanporatzeko, Pampop-ek zirku teknika ezberdinak erabiliko ditu. Publikoa txunditurik utziko dituzten trebetasunak azalduz; akrobaziak, ezinezko orekak, sua, malabareak...

bottom of page